ANTOLAKETA
Nafarroako Artxibozainen Elkartea irabazi-asmorik gabeko izaera zientifiko eta kulturala duen elkartea da. Artxiboak optimizatzea eta Nafarroako artxibozainak sustatzea ditu helburu.
2002an sortu zen eta bere jarduera-arloa Nafarroako Foru Aldundia da.
Elkarte honen helburuak dira:
- Edozein motatako eta adinetako artxiboen zaintza eta optimizazioa sustatu; eta baita Nafarroako ondare dokumentala ere. Horretarako, elkarlanean aritu, artxiboen titulartasuna edo eskuduntza duten pertsona zein erakunde eta instituzioekin.
- Iritzi publikoa artxiboen eta fondo dokumentalen garrantziarekiko sentikor bihurtu, Nafarroako ondasun historikoaren eta kulturaren oinarrizko elementuak baitira.
- Artxibo-metodologia integrala sustatu erakunde publiko eta pribatuetan, balio administratiboa duten dokumentuetan garrantzia ipiniz.
- Arlo guztietan artxibozainak balioestea eta euren kudeaketa sustatzea; euren eskubide legitimo eta interesen babeserako elkarlanean aritzea, izaera sindikaleko edozein jarduera salbu; eta artxibo-lanari dagokion lekua sendotzea, Artxiboen Batzorde Internazionalak (I.C.A) eta beste erakunde adituek hartutako bideen arabera.
- Artxibozainentzako ordezkaritza egokia ziurtatzeaelkartearen baitan eta administrazio publikoen aurrean.
- Jarduera zientifiko eta kulturala sustatu bazkideen maila teknikoa igo eta bere etengabeko prestakuntzari laguntzeko asmoz.
Nafarroako artxibozainen arteko giza eta lan-harremanak sustatu.- Gure giza-xedeak lortzen lagunduko duten ikasketa, ikerketa eta jarduera kulturalak prestatu, sustatu eta elkarlanean aritu.
Elkartearen helburuekin erlazionaturiko lanak argitaratu.- Antzeko beste elkarte batzuekin harremanak eta kooperazio-mekanismoak eratu eta mantendu, eta baita artxiboekin erlazionaturiko erakunde tekniko eta zientifikoekin ere, nazionalak zein internazionalak, indarrean dauden legeek ezarritako beste mugaketarik gabe.
- Aurrekoen antzekoa den beste edozein helburu, beti ere artxibo edo artxibozainekin erlazionaturik.