es | eu |

PRESTAKUNTZA

Bazkideen etengabeko prestakuntza Nafarroako Artxibozainen Elkarteko helburu nagusietariko bat da, gure lanbidearen aurrerabide eta garapenaren oinarrietako bat,alegia.. Prestakuntza-jarduera ezberdinak (ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, eztabaidak... ) antolatzeak, materia bakoitzerako aditu famatuak ekarriz, gure ezaguera handitu, esperientziak partekatu eta beharrezko trebakuntza teknikoa lortzea egiten du posible, horrela erronka berriei aurre egiteko gai izateko.

 

Prestakuntza

 

2008tik aurrera, Artxibozainen Elkarteen Koordinakundearen barnean dagoen edozein elkarte profesionaletako bazkideek eta ikastaroaren antolatzaile den elkarteko bazkideek izen-emateko kuota bera ordainduko dute. Akordio honek elkarteen prestakuntzaboterea sendotu eta bazkideen arteko harreman profesionalak indartuko dituelakoan gaude.

 

Gure erronka izan da beti oposizio publikoetan parte hartzen duten bazkideen curriculumetan AANk antolaturiko ikastaroak agertu ahal izatea . 2016angure helburua lortu genuen, Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker. Gure xedea norabide horretan jarraitzea da, geroko beste prestakuntza-jarduerak ere balio berarekin onarturik izan daitezen.