Zergatik bazkide bihurtu?
Bazkide bihurtzeak gure giza-taldearen parte izateko aukera emango dizu. Oso garrantzitsua da bazkide batek besteoi egin diezagukeen ekarpena, bai pertsona bakoitzari, bai elkarte osoari:
- Zure interes profesionalak defendatu ahal izango dituzu, NAEk erakunde eta instituzio erabakitzaileen aurrean duen ekintza-botereari esker.
- Prestakuntza-jarduera, eztabaida, biltzar eta jardunaldietan parte hartuko duzu, bai AEEk antolatu dituenetan edo baita erlazionaturiko elkarteek prestatu dituztenetan ere.
- Beste aditu batzuekinesperientziak eta lanak partekatuko dituzu.
- Zure lanean gehien interesatzen zaizkizun gaiei buruzko eguneraturiko informazioa izango duzu, bai Nafarroako Erkidegoan, bai nazio eta nazioarteko mailan.
- ANEk zure gogoeta eta iruzkinak bidaltzeko eskura ipintzen dizkizun baliabide eta tresnetan parte hartu eta erabili ahal izango dituzu.
- Gure elkarteak edo NAErekin elkarlanean aritzen diren beste elkarte edo erakundeek martxan ipinitako berariazkoLan-taldeetan hartuko duzu parte. Gure lanbideko giza-taldeko intereserako izan daitezkeen lan-taldeen osaketa ere proposatu ahal izango duzu.
- Beherapen handiak edo dohatasuna izango duzu NAEk antolaturiko jarduera eta ekintzetan eta baita elkarlanean aritzen garen beste erakundeen antolatuenetan ere.
- NAEri kexak eta iradokizunak aurkezteko eskubidea izango duzu, eta baita bere kudeaketan gardentasuna eskatzeko eskubidea ere.