Bazkideak
Nafarroako Artxibozainen Elkarteko bazkide izan daitezke, Bazkide Numerario gisa, edozein artxibotan, publiko zein pribatutan, edota artxibo eta dokumentu -kudeaketarako enpresaren batean funtzio teknikoak betetzen dituen edo bete izan dituen edozein adin nagusiko pertsona.
Elkartearen parte izan daitezke, halaber, Atxikituriko Bazkide gisa, artxiboetan interesa duten pertsonak. Bazkide numerarioen betebehar eta eskubide berberak izango dituzte, batzorde orokorretan bozkatzea eta Zuzendaritza-batzorderako hautagarri izatea salbu.
Era berean, erakundeak Ohorezko Bazkide izaera eman ahal izango die, erakundearen helburuei laguntza nabarmena eman dion edozein pertsona fisiko edo juridikori. Ohorezko Bazkideak Batzar Orokorrak izendatuko ditu, Zuzendaritza-batzordearen proposamenei jarraituz. Bazkide numerarioen betebehar eta eskubide berberak izango dituzte, batzorde orokorretan bozkatzea eta Zuzendaritza-batzorderako hautagarri izatea salbu. Kuotak ez dituzte ordaindu behar izango.